Saltus Imperial Stout sorta!
6 Garagardi, 2 Basurdik, 2 Muxu beltza eta 2 Abaton
Gure garagardo latak
Usain eta zapore guztia gordetzeko gai den ontzia.
Gure garagardo botilak
Gure garagardoak gozatzeko betiko moduan
Gure Ginebra
Gure produktu berria

Urre kolorekoa kobre ñabardurekin, apar zuri iraunkorra duena. Oliteko Queen Country Hop Farm-eko lupuluekin soilik ekoiztua. Gorputz arineko eta graduazio txikiko garagardoa da, maltaren presentziaz borobildutako pinu, erretxina eta pomelo usain eta zaporeduna. Usain horiek Oliten ekoiztutako Cascade lupuluak ematen dizkiona.

Lasto kolorekoa eta arre xamarra, burbuila txikiko apar zuriduna. Zertxobait mikatza eta lehorra, usain tropikal bikainarekin. Edateko oso erraza eta oso freskagarria egun beroetan, trago bakoitzak hurrengoari deitzen dio.

Kolore beltzeko garagardoa, marroi-zurixka koloreko apar iraunkorra duena. Garagardo klasiko honetan nabarmentzekoa da topatuko diren usain eta zaporeak kakaoa eta torrefaktoa izango direla.

Lasto kolorekoa eta arrea, ahoan zetaduna. Oso garagardo usaintsua, zapore tropikal handikoa, bere ekoizpenean Citra eta Mosaic lupuluak erabili izanagatik. Trago bakoitzaren amaieran, oso atsegina den mingostasun arin bat agertzen da.

Urre kolorekoa eta gardena, apar zuri iraunkorrarekin. Oliteko lupulu freskoekin ekoiztua, Cascade eta Columbus motekin hain zuzuen. Lupulu-uzta berriarekin ekoiztu izana, belar eta klorofilako usain eta zapore leherketa bat lortzen da. Hitz bitan, lupulu eztanda.

Kobre kolorekoa eta itxuraz garagardo oso arrea. Zapore eta usainari dagokionez, alkohol portzentaia ezkutatzen duen fruitu tropikal ezberdinen leherketa da. Garagardoa sendoa eta zetatsua, Mosaic, Citra eta Ekuanot lupuluen DDH baten ondorioz tragoz trago garagardoa bukatzeraino bultzatzen gaituena.

Urre kolorekoa, burbuila txikiko apar zuriduna. Euskal Herriko, Oliteko (Queen Country Hops Farm) lupuluekin soilik ekoiztua. Cascade eta Columbus lupulu kantitate handiak darama. Horretaz aparte, lehortze prozesuan ateratako Hop Hash (lupulina hutsa) kopuru handiak ere darama. Nahasketa guzti honekin lortutako emaitza, erretxina, pinu eta pomeloaren usain eta zapore handiak lortzen dira.

Laranja kolorekoa eta hain da arrea non NEIPA-tzat har genezake. Usainaren eta ahoan duen sentsazio zetatsuaren atzean oso mingostasun atsegina antzematen da. Olo eta gari kantitate handiekin ekoiztutako garagardoa da, baita Citra, Mosaic eta Cashmere lupuluekin ere.