SALTUS GARAGARDOAK

AZTIKERI  (05/2016)

American IPA –  5.6%

Urre kolorekoa kobre ñabardurekin, apar zuri iraunkorra duena. Oliteko Queen Country Hop Farm-eko lupuluekin soilik ekoiztua. Gorputz arineko eta graduazio txikiko garagardoa da, maltaren presentziaz borobildutako pinu, erretxina eta pomelo usain eta zaporeduna. Usain horiek Oliten ekoiztutako Cascade lupuluak ematen dizkiona.

ANABASA  (02/2018)

Pilsner – 5.0%

Urre koloreko garagardo gardena, apar zuri ederrarekin. Fermentazio baxuko garagardoa, Chinook eta Vic Secret lupuluekin ekoiztua. Pilsner bat izan arren,  usain tropikal arinak ematen dizkion Vic Secret-en dry hopping txiki batekin egina.

KLORATIPA (03/2018)

West Coast IPA – 5.7%

Lasto kolorekoa eta arre xamarra, burbuila txikiko apar zuriduna. Zertxobait mikatza eta lehorra, usain tropikal bikainarekin. Edateko oso erraza eta oso freskagarria egun beroetan, trago bakoitzak hurrengoari deitzen dio.

ILUNABAR  (11/2018)

Stout – 7.0%

Kolore beltzeko garagardoa, marroi-zurixka koloreko apar iraunkorra duena. Garagardo klasiko honetan nabarmentzekoa da topatuko diren usain eta zaporeak kakaoa eta torrefaktoa izango direla.

HOP TAKE!  (11/2018)

New England IPA – 6.0%

Lasto kolorekoa eta arrea, ahoan zetaduna. Oso garagardo usaintsua, zapore tropikal handikoa,  bere ekoizpenean Citra eta Mosaic lupuluak erabili izanagatik. Trago bakoitzaren amaieran, oso atsegina den mingostasun arin bat agertzen da.

ARGIA  (02/2019)

Pilsner – 4.8%

Urre koloreko garagardo gardena, apar zuri ederrarekin. Fermentazio baxuko garagardoa, Oliteko Queen Country Hop Farm-eko lupuluekin ekoiztua. Gorputz arineko eta malta zaporeko garagardoa, amaierako mingostasun arin batekin. Nabarmendu beharra dago “Gluten Free” garagardo bat dela.

GUSTORA  (05/2019)

Session Hazy IPA – 3.85%

Lasto kolorekoa eta oso arrea. Alkohol kontzentrazio baxukoa izan arren, usain handiko garagardo bat da eta alkohol altuagoko garagardo baten moduko zaporea duena. Konklusio moduan, oso freskagarria den garagardo bat da, DDH  baten ondorioz anana antza duen usain eta zapore tropikalak gogoratzen dituena.

NAPALM  (09/2019)

West Coast Harvest IPA – 5.6%

Urre kolorekoa eta gardena, apar zuri iraunkorrarekin. Oliteko lupulu freskoekin ekoiztua, Cascade eta Columbus motekin hain zuzuen. Lupulu-uzta berriarekin ekoiztu izana, belar eta klorofilako usain eta zapore leherketa bat lortzen da. Hitz bitan, lupulu eztanda.

ZAKARRO  (11/2019)

Doble IPA – 8.0%

Kobre kolorekoa eta itxuraz garagardo oso arrea. Zapore eta usainari dagokionez, alkohol portzentaia ezkutatzen duen fruitu tropikal ezberdinen leherketa da. Garagardoa sendoa eta zetatsua, Mosaic, Citra eta Ekuanot lupuluen DDH baten ondorioz tragoz trago garagardoa bukatzeraino bultzatzen gaituena.

ABATON (12/2019) COLLAB W/ TEGOBI

Imperial Stout – 10.02%

Beltz kolorekoa eta apar zuriduna. Haba tonka eta kafea duen Imperial Stout-a, Bilboko Tegobi Bierhaus tabernarekin elkarlanean ekoiztua. Kafearen usaina antzematen da. Behin tragoa hartuta kafe gehiago, torrefaktoa eta tonka sumatzen dira. Garagardoa duen mingostasun leunaren ondorioz, etengabe edatera gonbidatzen zaitu.

KUTO  (05/2020)

IPA – 6.0%

Lasto kolorekoa eta itxuraz arrea, burbuila txikiko apar zuriduna duena. Idaho 7-ko eta Azacca-ko lupuluekin ekoiztua, zapore eta usain tropikal leunak ematen dizkiotenak. Edateko oso erraza den garagardoa da, amaiera lehorra eta mingostasun leun batekin

JAMBO!  (06/2020)

IPA – 6.5%

Laranja kolorekoa, arrea itxuran eta apar fina duena. Sabro lupuluaren kantitate handiekin ekoiztua, lupulu mota honi ezker koko zapore eta usaina gogorarazten duena. Horretaz aparte, gari, oloa eta garagar malta daraman oinarriari ezker garagardo borobildua eta atsegina da.

TUMURRUTXA  (08/2020)

IPA – 6%

Laranja kolorekoa, garagardo ikaragarri arrea eta zuku bat bezain zetatsua. Citra, Galaxy eta Mosaic lupuluekin ekoiztua, konbinazio tropikal bikaina sortzen dutenak.

BASOBITXI  (09/2020)

East Coast Harvest IPA – 6.0%

Lasto kolorekoa eta itxuraz  arrea. Harvest garagardo hau Basobitxik (Zuiako Bailara) hazitako lupuluarekin ekoiztua dago. Oso usain eta zapore zitrikoaz gain duen gorputz arinarekin batera, likido oso freskagarri bat da.

JUANITO HOP HASH  (10/2020)

West Coast IPA – 6.7%

Urre kolorekoa, burbuila txikiko apar zuriduna. Euskal Herriko, Oliteko (Queen Country Hops Farm) lupuluekin soilik ekoiztua. Cascade eta Columbus lupulu kantitate handiak darama. Horretaz aparte, lehortze prozesuan ateratako Hop Hash (lupulina hutsa) kopuru handiak ere darama. Nahasketa guzti honekin lortutako emaitza, erretxina, pinu eta pomeloaren usain eta zapore handiak lortzen dira.

TIK-TAK  (10/2020)

IPA – 6.0%

Laranja kolorekoa eta hain da arrea non NEIPA-tzat har genezake. Usainaren eta ahoan duen sentsazio zetatsuaren atzean oso mingostasun atsegina antzematen da. Olo eta gari kantitate handiekin ekoiztutako garagardoa da, baita Citra, Mosaic eta Cashmere lupuluekin ere.

MUXU BELTZA (08/2020)

IMPERIAL STOUT – 10.30%

Kolore beltza eta sendoa, alkohol portzentai haundikoa, zetaduna edakeran eta marroi koloreko apar iraunkorra daukana. Malta torrefaktu eta zikirio malta ugariarekin ekoiztua , hauen bidez  espezia zapore berezia ematen diona. Malta oinarriaren gainetik gehien nabarmentzen den ezaugarria, heltze-prozesuan arrosa petalo eta Ceylan kanela gehitu zitzaiola da. Bi ezaugarri hauek, freskotasuna eta zapore loretsuak ematen dizkio garagardo honi, Imperial Stout ohikoetatik nabarmentzen duena.

CRAFT GIN (11/2020)

Lortutako ginebra oso freskoa eta belartza da. Alde batetik, limoi, laranja, lemongrassa eta jengibrearen nota zitrikoak nagusitzen dira, ipuru eta melisatik datozen nota lehor eta belartzekin bat eginez. Kardamomoak berezitasun espeziatuagoak lortzen ditu, eta osotasunean ondo baino hobeto batzen da finkatzaile klasiko batekin, ajenjoaren  sustraia , hain zuzen ere. Alkoholaren jatorria garagardoa izanez, lupuluak berezitasun berdea ematen dio, nortasun paregabea emanez.

Txupito hotz batean, freskotasun berezitasuna duten garagardo pinta batekin lagunduta hartzea gomendatzen da, IPA, Session IPA edo New England IPA izan daitezen moduan, edo betiko Gin&Tonic batean tonica neutro batekin eta limazko twist batekin.

BASURDIK (01/2021)

Beltz kolorea eta apar marroi iraunkorra duen garagardoa. Kafea eta txokolatea ageri dira malta torrefakto kantitate handiari esker. Heltze prozesuan Tahitiko banilla-lekak gehitu zaizkio tragoa borobiltzeko asmoz. Alkohol portzentaia altua izan arren edakeran zetaduna eta tragoa goxagarria da.

BASURDKI (01/2021)