SALTUS

GURE ISTORIOA

Istorio honen hasiera, garagardo eder bat edatearen plazerrean oinarritua dago. Saltus sortu zen garagardo munduan ezarritako ordena aldatzeko indar eta kemenarekin.  Zerbait desberdina edateko plazerrak bermatzeko asmoz.

 Murgiako gazte biren ilusioak garaje batean eta plastikozko ontzien artean hasi zen.  Saltus berez oraindik ez zegoen sortua, baina hainbat zuiatarrei lupuluaz gozatzeko aukera eman zieten. Hau hasiera baino ez zen…

Etengabe hobetzeko nahiak eta kuriositateak hurrengoko pausuak ekarri zituen. Saltus 2016an garagardo munduan NOMADA bezala hasi zen Españiar estatuko hainbat fabriketan. 2017an beste NOMADEKIN batera, Iruñako fabrika zahar bat erosi, eta EH Bier Koop. sortu zuten. Urte beteko lan gogorren ondoren uztak jasotzen ari dira 2018 geroztik.

Ekoiztutako garagardoen artean, gehien nabarmentzen direnak lupuludunak dira eta osagai honen jolasen gozamenean oinarrituak. Bertako osagaien erabilpena ere aldarrikatzen dute. Horren adibide, Erri berrin (Olite) ekoiztutako lupulua edo haiek hazitako lupulua, Murgian bertan erabili ohi dute bertako ekoizpen sektorearen lana bermatuz.

Lehendabiziko kloratipa ekoiztu zen geroztik, lata da aukeratutako eduki-ontzia 33zl-ko neurrian.